Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txalo produkzioak taldeak Ali Baba antzezlana aurkeztuko du Altsasun. Antzerkiaren protagonistek denetarik saltzen dute: alfonbrak, olio-lanparak, ehunak, zetak eta mota guztietako objektuak. Ekialdeko hiri handi baterako bidean bi gameluak ostu dizkiete eta gai guztiak bizkar gainean zituztela iritsi dira azokara. Baina badirudi bi protagonisten zortea aldatzeko zorian dagoela: saltzaileek daramaten objektuetako bat alfonbra hegalari bat da eta Ali, Mila gau eta bat gehiagoko heroiarena izan zen.