Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan erregional mailan atzeratutako partidak jokatu ziren. Berriozar taldeak bere lehenengo garaipena lortu zuen etxean, Altsasu taldeari 3-1 irabazita. Hasieran Altsasu izan zen Mikelek penaltyz sartutako gol bati esker aurreratu zena, baina atsedenaldia baino lehen berdintzea lortu zuen Berriozarrek. Bigarren zatian Altsasuk gol aukerak izan zituen baina baloia ez zen atera sartu. Aldiz, bukaera aldera bi gol sartu zituen Berriozarrek, 3-1 gailenduz. Erregional mailako liderra Universidad de Navarra da, 35 punturekin. Altsasu 13.a da, 9 punturekin. Hurrengo jardunaldia ilbeltzaren 8an jokatuko du Altsasuk. Elizondon jokatuko dute, sailkapenean hirugarrena den Baztan taldearen kontra. Bestalde, preferente mailan Burlades da liderra, 29 punturekin, eta Etxarri azkenekoa, 16.a, 10 punturekin. Hurrengo partida ilbeltzaren 8an jokatuko du Etxarrik. Sailkapenean bosgarrena den Leitzako Aurrera hartuko dute San Donato zelaian. Lagun Artea asteburuan laneraHirugarren mailan, aldiz, despeditu dira oporrak, asteburuan jokatuko baita 19. jardunaldia. Tudelano da liderra, 48 punturekin, eta Lagun Artea 18.a da, 14 punturekin. Igandean Lakuntzako taldeak sailkapenean 9.a den Oberena taldea hartuko du.