Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean sinatu zuten Unai Hualde Altsasuko alkateak eta Isabel Garcia Malo Gizarte Gaietako kontseilariak Aita Barandiaran egoitzako kontzertu berria. Departamentuaren Concerdep programaren barruan egoitzak dituen 42 plazetatik 36 kontzertatu dira. Hitzarmenaren iraupena lau urtekoa da eta, ondoren urtero berritu daiteke. Heldu den urterako 874.293,13 euro bideratuko dira. Hitzarmena 2014ra arte denez, 3.557.239,euorkoa izanen da. Hitzarmenak berehalako eragina izan du udalak egiten duen ekarpenean: iazko 217.000 eurotatik 136.000 euro pasa dira. Hualdek egoitzaren izaera publikoa nabarmendu zuen. Esan zuenez, "erresidentziaren historian mugarri bat da kontzertua berritzea, mendekotasun mailara egokitutako 36 plaza bermatzeagatik". Departamentuak aurten Altsasuko egoitzarako ekipamendurako 95.913,86 euro bideratu ditu.42 plazakGaur egun egoitzan mendetasun handikoak eta lehen mailako mendetasun handia duten 26 pertsona daude. 11k bigarren mailako mendekotasuna edo mendetasun moderatua dute eta, azkenik, 7k ez dute mendekotasunik. Kontzertutik kanpo 6 plaza daude. Lehen mailako mendekotasuna dutenek 1.939 euro ordaindu behar dituzte. Bigarren mailakoek 1.268 euro eta mendekotasunik ez dutenek 911.