Kale izendegiarekin bueltaka

Guaixe 2010eko abenduaren 23a

Haien iritziz Altsasuko Udaleko Gobernu Batzordeak onartutako kale izendegiak ez du Euskararen Legea betetzen eta legera egokitzeko eskatu dute. Hiru alderdien iritziz kale izen guztietan kale eta calle hitzak agertu behar dira. Horrekin batera, itzulpena duten kale izenak bi hizkuntzetan agertu behar dutela diote. Esaterako: Egubera-Solana edo Bakea-La Paz. Onartutako proposamenean 99 kaleren izenak daude eta 18 batean gertatzen hori soilik. Alkateak bi izendapenak mantentzea proposatu zuen, baina Gobernu Batzordean aldeko 3 bozekin eta 2 abstentziorekin hasierako proposamenari eutsi zitzaion. Gainontzean toponimoak euskal grafiaz jarri besterik ez baitira egin.HarriduraUnai Hualde alkateak Diario de Noticias egunkariari egindako adierazpenetan beste alderdien  jokabidearekin harrituta azaldu da, ustez euskara batzordean esandakoarekin ados zeudelako. Ezker abertzaleko zinegotziak, bestalde, hiru alderdi horiek euskararen normalizazioaren aldeko edozein ekimenen aurrean duten "konfrontazio zuzeneko" jarrera salatu zuten. Euskararen Legea onartu zela 24 urte bete direla gogora ekarri du ezker abertzaleak eta galdetu du: "lege horrek zenbat hizkuntza eskubide ez ditu betetzen? Zenbat artikulu kendu eta jarri behar ote dira lege horretan gure eskubideak benetan jasoak izateko?" Ezker abertzalea Altsasuko kaleen jatorrizko izenak jartzearen alde agertu da. "Hizkuntzari gure errespetua eta begirunea agertuz, merezi duen lekua" eskaintzearen alde agertu da.Gertaeren kronologia- Euskal Herrian Euskaraz-ek  kale izenak euskalduntzeko sinadurak bildu zituen.- Euskara zinegotziak eskatuta Udaltzaingoak dauden 56 plaken zerrenda osatu zuen. - Mank-eko Euskara Zerbitzuak kalen izendapenen proposamena prestatu zuen. - Ekainean udaleko euskara batzordeak proposamena aho batez onartu zuen, NaBai, PSN, ezker abertzalea eta IU-EB bileran zeudela.- Plakak aldatzeko dirua nondik atera zalantzak sortu ziren. - Gobernu Batzordeak onartu zuen.- Abuztuaren 23an aldizkari ofizialean argitaratu zen. Irailaren 24ra arte jendaurrean egon zen eta ez zen alegaziorik izan. - Zerrenda INEra bidali zen. - Udalak jakinarazpen gutunak bidali zituen. Kexak jaso zituzten IUN-NEBk eta PSNk.- Gobernu Batzordeak atzera onartu.Gaur egun Altsasun dauden kale izenetako batzuk gaztelania hutsean besterik ez daude. Adibidez aldamenekoa.