Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abendua bukatzeko gero eta gutxiago falta da. Aldaketarik ez badago, hilaren akaberan lau soldata kobratzeko lituzkete Arfeko langileek: azarokoa, abendukoa eta udako eta neguko estrak.Atzerapenak kobratzeko azken bi asteetan greba egin dute Arfeko langileek. Horri utziko diote, ez ordea kontzentratzeari. Eguberrietako data hauetan jendea pilatzen den momentutan kontzentrazioak eginen dituzte Arfeko langileek. Bestalde, Arfeko langileek sakandarren eta altsasuarren babesa eskertu dute ohar baten bidez (www.guaixe.net-en irakurgai). Abenduaren 11ko manifestazioan parte harte hartzea eskertzearekin batera, grebak iraun duen bitartean jasotako elkartasun adierazpenak eskertu dute.Esker onezArfeko langileok Sakana osoari eta zehatzago Altsasuko herriari eskertu nahi diogu hilaren 11n prestatutako manifestazioan gurekin batera parte hartu izana. Baita egunero kalean gurekin batera indar egitera gerturatzen zareten guztioi: Eguzkia-ko langileei, salda beroa ekartzen digutenei, Sama eta Cordero zurgindegiei, Gautxori eta Txalaparta tabernei, Bergera gozotegiari, La Vitoriana okindegiari edo Netto supermerkatuari. Eskerrik asko guzioi. Animo lagunok!