Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose Angel Agirrebengoa altsasuarra Moderna Fundazioko patronoa izanen da. NaBai ordezkatuz parte hartuko du patronatuan altsasuarrak. Patronatuan izanen diren 30 kideetako bat izanen da Agirrebengoa. Moderna Fundazioak izen bereko plana kudeatuko du. Bere sustatzaileek diotenez Moderna Plana "Nafarroarako Garapen Eredu ekonomiko berria da: epe ertain eta luzerako eskualdeko plan estrategikoa".