Gaur Gabonetako aerobithoia Zelandin

Guaixe 2010eko abenduaren 30a

Altsasuko Zelandi kirolguneak gaur, abenduaren 30ean, ostegunarekin, Gabonetako aerobithoia antolatu du. Ekitaldia Zelandi kiroldegiko pistan ospatuko da, 17:30etik aurrera. Aerobithoia Montse Moyano eta Txuma Cuadradok zuzenduko dute eta step, aerobic eta cardio box ariketetan oinarrituko da, 2 ordu baino gehiagotan zehar.Aerobithoian aritu nahi duenak Zelandi Kirolguneko harreran eman beharko du bere izena. Kirolguneko abonatuek doan izango dute sarrera. Aldiz, abonatuak ez direnak 2 euroko sarrera ordaindu beharko dute. Izena ematen duten lehendabiziko 100 pertsonek saria jasoko dute. Antolatzaileek bertara joatera animatu dituzte sakandarrak.