Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñigo Aritza ikastolak antolatuta, Alex Txikon mendizaleak Makalu zortzimilakoa hurbilduko du Altsasura. Ekitaldia ilbeltzaren 7an izango da, ostiralarekin, 19:00etan, Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Pasabanen taldekideaAlex Txikon (Lemoa, 1982) alpinista Edurne Pasabanen taldekidea da eta Al Filo de lo Imposible telebista saioko espezialista da. Edune Pasabanen 14x8000 Erronka taldeko kidea da. Gogoan dugu oraindik 2008an aipatu taldearen Kangchenjunga espedizioan gailurra egin gabe geratu zela Alex, gailurra gertu zuela buelta ematea erabaki baitzuen, atzean geratuz gero bere taldekideak arriskuan ez jartzeko. Eta espedizio horretako jaitsieran leher egina zegoen Edurne Pasabanen sostengu nagusia izan zen Alex, ez zuen tolosarra bakarrik utzi une bat ere. Azkenean ere ospitalean bukatu zuen izozteekin, baina zorionez osatu ziren kirurgiaren laguntzarik gabe. 2009an espedizio berberarekin Annapurna eta Shisha Pangma igotzea lortu zuen Txikonek. Guztira zortzi zortzimilako igo ditu Alex Txikonek, eta, horretaz gain, herri kiroletan, aizkoran eta beste aritzen da. Altsasura "Makalu mendebaldeko pilarra" lana ekarriko du, 2005ean Al Filo de lo Imposible programarekin mendebaldeko pilare edo bide arriskutsutik Makaluren igoera gogorra nola egin zuten kontatzen duen ikuskizuna. AfariaAlex Txikonen emanaldia ikusteko sarreraren truke 3 euro ordaindu beharko dira. Ondoren antolatu den afarira joan nahi duenak, aldiz, 15 euro ordaindu beharko ditu emanaldiaren eta afariaren truke. Afariko sarrerak Kutxan daude salgai.