EHE: euskaldunok garela hizkuntza eskubideen urraketa jasaten dugunok

Guaixe 2010eko abenduaren 27a

Kale izendegia euskalduntzeko eskaera Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) egin zuen: "herriaren nortasuna berreskuratzea helburu izan du kale izenak euskalduntzea eskatuz".Eragile euskaldunak adierazi duenez, "euskaldunok euskaraz bizitzeko zailtasuna dugu". Altsasun kartel ugari gaztelania hutsean daudela nabarmendu dute eta hori euskaldunon "hizkuntza eskubideen urraketa argi bat da, bigarren mailan uzten gaituena". EHEk salatu duenez, "egunerokoan oraindik ere ezinezkoa zaigu euskara hutsez aritzea". Horren errua egungo marko politikoari eta handik eratorritako legediei bota die EHEk. Eragile euskaltzaleak PSN, IU-EB eta UPNri "bazterrak nahasteari uzteko" eskatu die. Kale izendegia onartu eta alegaziorik egiteko unean isilik egon zirela nabarmendu du EHEk, eta galdetu du: "zertara datoz orain hainbeste buelta?" EHEk azpimarratu nahi izan duenez, "euskaldunok gara debekuak eta zapalketa sufritzen dugunok eta gu gara hizkuntza eskubideen urraketa jasaten dugunok". ANLLAsociación Nacional por la Libertad Lingüística (ANLL) erakundea izan da Altsasuko kale izendegiaren inguruan hitza hartu duen bestea. Nafarroako Arartekoari kexua jarri dio, "Altsasuko kale izendegia soilik euskaraz egin delako".EHEri "lotsagarria" iruditzen zaio ANLLk "gure herriak hartutako erabaki baten kontra jotzea eta argi ikusten dugu zuzenean euskarari zein euskaldunoi min emateko nahia".