Hitzarmena etxegabeen aterperako

Guaixe 2010eko abenduaren 30a

Aurki Altsasuko Udalak eta Gizarte Gaiak Departamentuak hitzarmena sinatuko dute. Haren bidez Altsasuko Udalaren etxegabeen aterpearen gastuetarako dirua izanen du. Despeditzear den 2010 urteari dagokio hitzarmen hori. Adostutakoaren arabera Altsasuko Udalak 18.768 euro jasoko ditu. Kopuru hori zehazterakoan departamentuak kontuan izan du iaz aterpetik pasa den pertsona kopurua: 408. Departamentuaren irizpideen arabera aterpean  emandako afaria eta gosariak eta gaua pasatzea eguneko 46 euroko balioa du (hotelen batean gaua pasatzeko baleak emateko aukera ere luke udalak). AterpeaPasadizokoendako aterpean kaputxinoen komentu ondoan dago. Haien ibilgailuak gordetzeko eraikin zahar batean egokitu zen 1990. urtean. 50 metro karratuetan bi gelan banatutako lau litera, sukaldea, komuna eta jangela daude. Aterpetxeak baldintza eskasak ditu eta egoitza handiago bat behar du. Altsasuko Udalak behin baino gehiagotan eskatu dio Nafarroako Gobernuari kamineroen etxeak ziren haietakoren batean aterpe egokitzeko, alferrik. Udalak erabaki dun aterpea Damiana Santanok jarraituko duela kudeatzen.