Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailetik ikasturtea despeditu arte Zelandi ikastetxe publikoko ateak ordu bat lehenago irekiko dira, 8:00etan. Lan arrazoiengatik haien seme-alabak zeinek zaindu ez duten ikastetxeko familiek txikiak eskolara eramateko aukera izanen dute. Guraso Elkarteak haiek zaintzeko zerbitzua eskainiko du. Ordu bat iraunen du zerbitzu horrek, eskola ordua iristen den arte hain zuzen. Zelandi ikastetxeko Guraso Elkarteak ekimena aurrera eramateko Altsasuko Udalarekin hitzarmena sinatuko du eta 1000 euro jasoko ditu. PlanaBizitza pertsonala, familia eta lana bateragarriago egiteko asmoz jarriko da martxan neurri hori Zelandi ikastetxe publikoan. Baina bere oinarria Altsasuko Udalak indarrean duen Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Epe Ertaineko Altsasuko I. Udal Plana da. Dokumentu horren helburuetako bat da "legediak emakumeei aitortzen dizkien eskubide, askatasun, zerbitzu eta prestazioak ezagutu, erabiltzeko eta benetan erabiltzeko neurri positiboak bulkatzea". Horretarako zerbitzuak sortzea aurreikusten zuen planak. EskaintzaBerdintasun planak jasotakoa aurrera eramateko martxoaren 25ean Txirinbulo, Zelandi, Iñigo Aritza eta Sagrado Corazon ikastetxeetako Guraso Elkarteak bilerara deitu zituen Udalaren Emakumearen Batzordeak. Goizetan bateragarritasun neurriak hartzeko aukera azaldu zieten Guraso Elkarteei. Udalak diru-laguntza emateko aukera ere eskaini zien. Guraso Elkarteak, bakoitzak bere ikastetxean, gurasoen artean inkesta banatu zuten, halako zerbitzuaren premiarik bazuten jakiteko. Eskaintza horren inguruko iritzia jasotzearekin batera beste hainbat beharren berri jaso zuten Guraso Elkarteek. Zelandi ikastetxe publikoan eta Txirinbulo haur eskolan "goizeko haurtzaindegia" jartzearen aldeko jarrera agertu zen. Baina Txirinbuloren kasuan Hezkuntza Departamentuak trabak jarri dituenez, Zelandin besterik ez da aurrera eramanen ekimen hori.HitzarmenakAurten garapenerako lau lankidetza hitzarmen sinatuko ditu. Mugarik Gaberen Nikaraguarako egitasmoa; El Salvador elkartearen La Cinquerako egitasmoa; ANARASDen bidez Sahararako laguntza eta Kaputxinoen Aguaricoko egitasmoa. Bakoitzak 4.800 euro jasoko ditu.HilerriaOrain arte ehorzle izan den Fernando Sueskun jubilatu eginen da eta, larunbatetik aurrera, Cemendena enpresak kudeatuko du Altsasuko hilerria. Hala erabaki zuen astelehenean Altsasuko Udalaren Gobernu Batzordeak.Nitram pool Kirol azpiegiturak kudeatu zituen enpresak udalari oraindik dirua zor dio. Horregatik, enpresak berme gisa jarritako 60.000 euroez jabetuko da udala.