Euskara taldea "izoztuta"

Guaixe 2011ko urtarrilaren 10a

Altsasuko talde euskaltzaleak zabaldu duen oharrean dioenez, etorkizunean ere plangintzarik eginen duten ere ez dakite. Hala ere, nabarmendu dute Altsasuk euskararen alde lan eginen duen eragile bat behar duela. Kimaren jarduera "izozteko" garaian pisu berezia izan du  zortzi urteren buruan taldekideek pilatu duten nekea. Baina hori bezain garrantzitsua izan omen da taldearen jardunaren inguruko hausnarketa. Kima euskara taldearen "aspaldiko zalantza da hizkuntzaren normalizaziorako beharrezkoa dena egiten ari garen; egoki ari garen egiten edo beste norabide bat hartu behar duen". Kimaren jardueraren "izozte" horren salbuespena Testu Bazka izanen da. Euskarazko literaturaren zaleak hilaren azken ostegunean biltzen jarraituko dute. JardueraKimak berak jakinarazi duenez, iaz antolatutako jardueretan 3.551 pertsonek parte hartu zuten, aurreko urtean baino ia bi mila pertsona gehiago. Hazkunde horretan zerikusi handia izan zuen ETB LTD bide ikusteko jasotako 1.102 sinadurak. Kimakoak urtearen balorazioa egiterakoan pozik agertu ziren, besteak beste, euskarazko liburuen truke azokak eta Testu Bazkak izandako onarpenarekin.Datuak Batixabi, milatik gora parte-hartzaileKomiki mutu lehiaketa, 343 parte-hartzaile. Bertsoberriz zikloa, 260 pertsona. Web orriko bisita kopurua: 42.258, 110 egunero.