Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arfe enpresako 157 langileak lantegi aurreko kanpamendura eta mobilizazioetara bueltatu dira aste honetan. Lastaileko soldataren erdia eta azaroko eta abenduko nominak zor dizkie enpresak, baita iazko bi estrak eta 2009ko atzerapenak.Aurreko astean enpresa batzordea (LAB 3ek eta bina ELAk UGTk eta CCOOk) zuzendaritzarekin bildu zen. Arfeko kudeatzaile Ramon Arzak esan zien ilbeltzean lan eginez gero lastaileko soldataren erdia edo ordaintzeko aukera izan zitekeela. "Halakoak aurretik ere entzun ditugu eta gero ez du hitza bete" dio Torcuato Gomezek, enpresa batzordeko kideak. Bilera berean zuzendaritzak jakinarazi zien "zenbait lan erraz" azpikontratatu zituela. "Hori jakiteak giroa oraindik gehiago berotu zuen. Guretako ez du dirurik, baina kanpokoei ordaintzeko bai". Arfeko zuzendaritzak esan zuen aste honetan aurkeztuko zuela bideragarritasun plana. Kudeatzailearen nahia da haren bidez birfinantzatzea lortzea.