Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Donostiako Arteko galeriak berriki mustu du Arts Atack erakusketa. Bertan, ikusgai daude 25 emakumeren artelanak, tartean, Dora Salazar altsasuarrarena. Askatasun osoz, artista bakoitzak pieza bat hautatu du erakusketarako. Erakusketa emakumeen sormen gaitasunaren erakusleihoa da. Arts Atack izenburuarekin "oso ikusiak ez izan arren, lanean ari garela eta horretan jarraitu nahi dugula" aditzera eman nahi izan dute.Hainbat diziplinetako sormen lanak bildu dituzte erakusketan: margolanak, grabatuak, argazkiak, material eta joera ezberdineko eskulturak, bideo-arteko lanak eta abar. Gaiei dagokionez ere, aniztasuna da nagusi. Lan guztiak batzen dituena da egileak emakumeak direla, ikusiak eta entzunak izan nahi duten emakume artistak. Izan ere, estatistiken arabera, museoko funtsetako lanen artean emakumeek egindakoak oso portzentaje txikia dira, "horrek erakusten du asko kostatzen dela berdintasunera iristea" diote Espainiako Ikus entzunezko Emakume Artisten elkarteko kideek. Erakusketa ikusgai egonen da Donostiako Iparragirre kaleko 4. zenbakian otsailaren 26ra arte.Emakume Artisten BehatokiaArts Attack erakusketak bat egin du MAV Espainiako Ikus entzunezko Emakume Artisten elkartearen aurkezpenarekin. Elkarteak 200 bazkidetik gora ditu. Bere behatokiak agerian utzi du Espainiako arte sistemaren sexismoa. Dokumentazio Zentroaren bidez, emakumeek arte garaikideari egindako ekarpena zabaldu nahi dute.