Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Baztan eta Altsasu parez pare aritu ziren larunbatean Elizondon jokatutako partidan. Ongi jokatu zuten altsasuarrek eta 34. minutuan aurreratzea lortu zuten Higuerok sartutako golari esker, baina bigarren zatian defentsa nahiko aurreratua zutela jokatu zuten altsasuarrek eta Baztanek egoerari buelta ematea lortu zuen, Lizarzak eta Motak sartutako gol banari esker. Bukaeran 2-1 gailendu zen Baztan. San Jorge da erregional mailako lider berria, 38 punturekin. Altsasu 13.a da, 9 punturekin. Larunbatean Altsasuk sailkapenean seigarrena den Doneztebe taldea hartuko du Dantzalekun. Ea etxean jokatzeak hiru puntuak pilatzen laguntzen dien.