Casado eta Melero Altsasuko Krosean nagusi

Guaixe 2011ko urtarrilaren 10a

Antonio Javier Casadok (1973, Hiru-Herri) ez zuen areriorik izan, eta igandean Altsasuko Dantzalekuko paraje ederretan jokatutako 29. Altsasuko Kroseko jaun eta jabe izan zen. Halaber, aipatu proba Nafarroako Beteranoen Kros Txapelketa zen, eta Casado bera izan zen txapelduna. Emakumeetan, aldiz, Maitane Melero (1983, Ardoi) izan zen azkarrena, eta berak irabazi zuen Altsasuko krosa, baina Nafarroako Beteranoen Kros Txapelketa Altsasuko krosean hirugarrena sailkatu zen Sagrario Izquierdok (1967, Beste Iruña) irabazi zuen. 120 korrikalariEguraldiak lagundu zuen eta giro polita izan zen proban. Dantzalekuko pista berrituetatik abiatu zen proba, eta Dantzalekuko paraje ederretan barna prestatutako 1,5 km-ko zirkuituari 3 buelta eman behar izan zizkioten emakumeek, eta 4 buelta, aldiz, gizonek, ondoren Dantzalekuko pistetako helmugara jotzeko. Altsasuko krosean soilik korrikalari federatuek hartu ahal zuten parte. Emakumezkoen proban 15 korrikalari aritu ziren eta gizonezkoetan 105. Lohirik gabe, gustura aritu ziren korrikalariak. Gizonezkoen proban Hiru-Herriko Javier Casadok hasieratik hartu zuen aurrea, erritmoa mantendu eta bakarrik heldu zen helmugara (20:53), Ardoiko Javier Nagoreri 6 segundo aterata. Hirugarrena Hiru-Herriko Rafa Maritxalar izan zen. Casado Espainiako 10.000 metroko txapelduna da, eta oso gaixo dagoen Antonio Etxeberria korrikalariaren aitari eskaini zion Altsasuko kroseko garaipena. Halaber, jokoan zegoen Nafarroako Beteranoen Txapelketa irabazi zuen. Eta emakumezkoetan Ardoiko Maitane Melerok irabazi zuen Altsasuko krosa (19:31), bere taldekide Marta Muñozi 7 segundo atera eta gero, baina sailkapenean hirugarrena izan zen Sagrario Izquierdok irabazi zuen Nafarroako Beteranoen Txapelketa (19:41). Bestalde, gizonezkoen lehendabiziko sakandarra sailkapenean 12.a izan zen Felix Benjumea altsasuarra izan zen (22:33). Aldiz, Esteban Berdud izan zen Nafarroako Beteranoen Txapelketan sailkatutako lehen sakandarra, txapelketa horretan 37. postuan egon eta gero. Emakumezkoetan ez zen korrikalari sakandarrik aritu. Bestalde, Nafarroako kluben txapelketa argitu zuen Altsasuko probak. Gizonezkoetan Hiru-Herri izan da garailea, eta emakumezkoetan, aldiz, Beste Iruña. Altsasuko krosa antolatzeko Dantzaleku-Sakanako 50 pertsona inguru aritu ziren antolakuntza lanetan. Gainera, Dantzalekun bildutakoendako salda beroa eta txistorra banatu zituen antolakuntzak. Nahiz eta Altsasuko krosa Nafarroako Beteranoen Kros Txapelketa izan Dantzaleku-Sakanak ez du diru-laguntzarik jaso - iaz ere ez zuen subentziorik jaso - eta klubaren eta babesleen ahaleginari esker antolatu ahal izan zen proba. Omenaldi hunkigarria Odei IturrioziDantzaleku-Sakana klubak auto istripuz berriki zendutako Odei Iturrioz gazteari eskaini nahi izan zion Altsasuko Krosa. Jakina denez, pilotari izateaz gain Dantzaleku-Sakana taldeko bazkidea zen Iturrioz, eta bailarako lasterketetan parte hartzen zuen. Horrela, omenaldi hunkigarria eskaini zioten gazteari. Altsasuko inauterietako pertsonaiek - momotxorroak, sorgiñak, maskaritak eta juantranposoak - haren omenez dantzatu zuten, eta ez zen aurreskurik falta izan. Senitartekoek korrikalari baten eskultura, plaka eta Dantzaleku Sakana klubaren kamiseta Odeiren izenarekin jaso zuten.Sailkapena:Sakandarrak 29. Altsasuko KroseanGizonak:1.Antonio Javier Casado (Hiru-Herri): 20:5312. Felix Benjumea (Dantzaleku Sak.): 22:3332.Juantxo Arregi (Dantzaleku Sak.): 23:3233.Israel Arbizu (Hiru-Herri): 23:3349.Esteban Berdud (Hiru-Herri): 24:1550.Casi Estarriaga (Dantzaleku Sak.): 24:1956.Peio Bergara (Dantzaleku Sak.): 24:4561.Mikel Berdud (Dantzaleku Sak.): 25:1262.Fernando Igoa (Dantzaleku Sak.): 25:1363.Juantxo Azurmendi (Dantzaleku Sak.): 25:2481.Kike Aldasoro (Dantzaleku Sak.): 26:12Emakumeak:1.Maitane Melero (Ardoi): 19:31Nafarroako Beteranoen Kros TxapelketaGizonak:1.Antonio Casado (Hiru-Herri): 20:532.Rafa Maritxalar (Hiru-Herri): 21:363.Iñaki Marsal (Hiru-Herri): 21:4537. Esteban Berdud (Hiru-Herri): 24:1538.Casi Estarriaga (Dantzaleku Sak.): 24:1942. Peio Bergara (Dantzaleku Sak.): 24:4547.Juantxo Azurmendi (Dantzaleku Sak.): 25:2460.Kike Aldasoro (Dantzaleku Sak.): 26:12Emakumeak:1.Sagrario Izquierdo (1967, Beste Iruña): 19:412.Uxue Murolas (1970, Hiru-Herri): 20:083.Eva Busto (1974, Beste Iruña): 20:19