Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lan arrazoiengatik edo bestelakoengatik, familiek askotan ez dute txikiak norekin utzi. Zelandiko ikastetxe publikoko Guraso Elkarteak Altsasuko Udaleko Berdintasun sailarekin batera, "goizeko haurtzaindegia" martxan jarriko dute otsailetik aurrera.Zerbitzu hori astegunetan 8:00etatik 9:00etara eskainiko da, ikastetxean bertan. Beti ere, 6 eta 12 urte bitarteko haurrak izan behar dute. "Goizeko haurtzaindegia" erabili nahi duenak seme-alabak hilabete guztirako matrikulatu ditzake, edo eguneka. Zerbitzu berria martxan jartzeko gutxienez 10 haur beharko dira (talde bakoitzeko, gehienez 15 egonen dira). Izena ematekoGuraso elkartearen telefonoan, buzoian edo zelandi.apyma@gmail.com helbidean utzi behar dira datuak. Hileko 18 euro ordaindu beharko dira, eguneko 2. BegiraleakZerbitzua behar bezala emateko Zelandiko Guraso Elkarteak begiraleak kontratatuko ditu. Guraso Elkarteak zentroko bertako ikasleen senideak kontratatzearen alde eginen du, baldin eta eskatzen diren prestakuntza baldintzak betetzen badituzte. Interesatuek hilaren 20ra arte eman dezakete izena.