Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errege egunarekin, beste behin, urteko kintoak Altsasuko udaletxean bildu ziren. Ohitura denez, Santa Ageda ospakizuneko errege-erreginak aukeratu ziren. Unai Hualde alkateak banatutako kartek balio izan zuten horretarako. Erregeak ateratzea kosta izan zen mutilen kasuan, ez ordea neskerenean. Aukeraketa eta ohiko argazkiak egin ondoren, dagoeneko 44 kintoak Juan Cruz Bengoetxea eta Andoni Beramendiren esanetara daude. Otsailaren 3ra bitartean Burunda frontoian bilduko dira haiekin eta han jota, porrusalda eta zortzikoa dantzatzen ikasiko dute, gero banaka plazan dantzatu beharko dutena.Aurtengo kintoakKintak: Itziar Amado Aramendia (erregina), Edurne Martinez Arrese (erreginordea), Noelia Misiego Diaz, Andrea Diez Fernandez, Nekane Corcuera Mazkiaran, Leire Lazkoz Herrera, Maite Caro Batuecas, Amaia Bravo Santo Tomas, Sara Garcia Palacios, Leire Gomez Aguilar, Aroa Blazquez Gallardo, Idoia Gomez Pascual, Nerea Martinez Romero, Marta Fernandez de Ara, Eider Pelaez, Saioa Lizarraga, Jenny Otxoa, Maialen Begiristain, Beatriz Diaz, Ane Aldaz Iriarte, Mirentxu Goikoetxea Aldasoro, Amaia Benitez Frances eta Izaro Retegi Anzizar. Kintoak: Daniel Etxabarri Manjon (erregea), Andoni Fernandez Barriga (erregeordea), Kevin Marques, Sergio Barroso, Pedro Garcia, Alejandro Salgado, Jon Lapuente, Julen Alonso, Aritz Armendariz, Iñigo Urrestarazu, Iker Agirre, Ander Rivas, Xabier Navarrete, Ekaitz Jarones, Borja Saavedra, Iñigo Agirre, Kepa Zelaia, Igor Martinez, Mikel Claver, Mikel Zelaia eta Asier Barreira.