Arfeko langileak zain

Guaixe 2011ko urtarrilaren 13a

Asteazkenean Arfeko enpresa batzordea Iruñera joan zen, Imelda Lorea Nafarroako Gobernuko Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusiarekin biltzeko.  Loreak esan zien maiz harremanetan jartzen dela enpresako kudeatzailearekin, baina berak, langileen modura aurkeztuko den bideragarritasun planaren zain dagoela esan zien. Arfeko zuzendaritzatik Nafarroako Gobernuko arduradunari esan diote "detaileren batzuk" falta direla. MobilizazioakGrebarekin batera, Arfeko langileak berriro ere mobilizazioetara bueltatu dira. Asteartean Ibarrea industrialdean dagoen Baton Europaren aurrean kontzentratu ziren. Langileek jakinarazi digutenez aurreko astean material pila atera zuten Arfetik eta hura han muntatzen ari direla uste dute. Gertaera Lan Ikuskaritzan ere salatu dute, baina ez dute esperantza handirik. Haien ustez kutxazainak egiteko materiala zen atera zena. Arfe enpresako biltegian zegoen eta Arfe Cajeros enpresak erabili ahal izateko batetik bestera mugitu zuten. Langileek ez dute hori hain argi, eta horregatik kontzentrazio protesta hori.Asteazkenean azokan kontzentratu ziren. Gaur eta bihar udaletxe aurrean haien egoeraren berri ematera bueltatu ziren Arfeko langileak, 18:00etatik 19:00etara.