Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Enpresarendako finantzazioa lortzeko dira hartu-eman horiek. "Planarekiko sentsibilitate gehien duten erakundeei aurkeztuko die plana". Horixe azaldu zion Ramon Arzak, Arfeko kudeatzaileak, enpresa batzordeari (LAB 3ek eta bina ELAk UGTk eta CCOOk) aurreko ostiralean. Enpresa batzordeko buru Luis Victor Rodriguezek esan digunez, kudeatzaileak ez die planaren edukien berri eman. "ez digu esan zertan datza. Ondorio positibo bakarra da Arfe marka eta 157 lanpostuak mantendu nahi dituela". Hala ere, langileek aurreko astean hasi zuten greba mugagabearekin segituko dute. "Zerbait kobratuko dugunaren ziurtasuna izan arte ez gara lanera bueltatuko". Astea aurrera egin ahala enpresa batzordea kudeatzailearekin bilduko da berriro. Bestalde, otsailaren 2an Jose Maria Roig Aldasoro industria kontseilariarekin bilduko da enpresa batzordea. Hura ere, orain arte bideragarritasun planaren zain egon da.