Udalbiltza absolbituta

Guaixe 2011ko urtarrilaren 20a

Gaur eguerdian eman du Javier Gomez Bermudez epailea buru izan duen epaimahaiak Udalbiltza auziko epaia: auzipetuak errugabeak dira. Horien artean dago Joseba Garmendia Albarracin altsasuarra.Epaileak ez du delitu zantzurik ikusi hautetsien elkarte gisa erakunde horrekin aurrera eramandako jardunean. Auzipetuek beti defendatu izan dute Udalbiltzak berak hartzen zituela bere erabakiak eta ez ETAk. Horrekin batera, defendatu dute udal erakundeak diru publikoak eta bere jarduera oro legea jarraituta egiten zituela, eta Udalbiltzaren jarduera politikoa, demokratikoa eta jendaurrekoa izan zela.GarmendiaUrretxuko zinegotzi ohia (1998-2003), Udalbiltzako Gizarte eta Ekonomia batzordeko arduraduna izan zen. Garmendiak, besteak beste, Zuberoa Garatzen egitasmoa aurrera eraman zuen.  Altsasuarra 2002ko apirilaren 29an atxilotu zuten eta 2004ko abenduaren 22ra arte espetxean izan zen. Bermepean askatu zuten, baina kontrol neurrirekin.