Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eguerdian egindako batzarrean aho batez erabaki dute langileek. Kontratuak hausteko enplegu erregulazio espedientea eskatuko dute. Sakanako UGTko arduradun David Medinak azaldu digunez, "langileek ez dute lantegia itxi nahi. Baina ez dago ez produkziorik, ez zuzendaritzarik eta, gainera, ez dute kobratzen". Igartex-eko langileek kobratu gabe denbora asko daramatela gogora ekarri du Medinak, "premiazkoa da kobratzea. Hartzekodunen konkurtsoa egin dezakegu baina horrek guztia hiru hilabete edo atzeratuko luke". Medinak azaldu digunez gaur eta bihar espedientea aurkezteko dokumentazioa biltzen ariko dira. Langileen asmoa da espedientea heldu den aste hasieran aurkeztea. Lan Ikuskaritzako Javier Zubikoarekin asteazkenean bildu ziren eta espedientea aurkeztuz gero lehenbailehen tramitatzeko eskatu zioten, "langileak enplegu bulegoan izena eman eta langabezi saria ahal bezain azkar kobratu ahal izateko".