Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Kima euskara taldeak aldi baterako bere jarduera izoztuko zuela iragarri zuen joan zen astean. Hala ere, ekimen batzuei eutsiko ziela iragarri zuen, tartean Testu Bazkari. "Literatur taldea handitzen eta autonomo bihurtzen ikusi dugu azken hiru urteetan. Hilero biltzen jarraituko dute" adierazi zuen euskara taldeak. Horrela, hileko azken asteazkenero bezala, saioa izanen da datorren astean. Ilbeltzeko saioan Manuel Rivasen Poema gisa tajaturiko ipuinak liburuko testu bat landuko dute.Testu bazka euskal literaturan bidaiatzeko proposamena da. Lagundutako irakurketa bat egitean datza. Saioa hasteko, euskarazko testua laburtzen dute. Ondoren, gidariak proposatutako galdera bidez guztien artean testuari mamia aterako diote. Antolatzaileen lana errazte aldera, interesatuek izena eman dezakete ilbeltzaren 24ra arte, Altsasuko udal liburutegian, AEKren Itxasi euskaltegian edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean.