Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horretarako beharrezko finantziazio bila Madrila joan zen aurreko astean Igartex-eko kudeatzailea. Hala jakinarazi zion aurreko astean kudeatzaileak berak enpresa batzordeari. Igartex-eko langileek azaroaren 15etik dakite enpresan bizpahiru komertzial besterik ez direla geldituko. Markari eutsi eta haren produktuak komertzializatu besterik ez da eginen lantegian. Baina azaroaren 15etik berri gutxi izan dute langileek. Arferen jabe bera da Igartex-ekoa. Arferako bideragarritasun planaren barruan Igartex ere sartuko zuen esperantza zuten langileak, baina ez da hala izan. Igartex-eko langileek ez dakite kudeatzaileak zer egin nahi duen. Enpresa batzordea asteazkenean Lan Ikuskaritzarekin biltzekoa da, haien egoeraren berri eman eta bestelako informazioa jaso nahian.Bitartean, Igartex-ek eta Arfek biltegiak partekatzen dituztenez, azkenekoen grebaren ondorioz, ez da eskaerarik ateratzen. Enpresa batzordetik azaldu digutenez, materiala ere ez da sartzen. "Portuan dago, ezin atera, ordaintzen ez delako".6.000 baino gehiagoDute kobratu gabe Igarte-eko 25 langileak. Iazko ekaineko nomina erdia, abuztua, urria, azaroa eta abendua. Horretaz gain, bost estra ere zor zaizkie. Langileek mobilizazioekin segitzen dute: lantegian, egunero, 13:45etik 14:30era. Udaletxe aurrean, egunero, 18:00etatik 19:00etara. Azokan, asteazkenetan, 11:00etatik 12:00etara. eta udaletxe aurrean, ostiraletan, 14:00etatik 14:30era.