Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbat arratsaldean egin zuen sari banaketa Altsasuko Dendarien elkarteak. "Horrela bezeroek haien erosketak sarituta ikusi dituzte", azaldu dute elkartetik. Abenduaren 15etik hilaren 6ra arte elkarteko dendetan erosketak egiten zituzten bezeroek txartelak jasotzen zituzten. Haiek bete eta establezimenduetan zeuden kutxetan sartu behar zuten. Horrela 20 urdaiazpikoren zozketan parte hartu zuen makina bat bezerok. Horretaz gain, Altsasuko Dendarien elkarteak bezeroen fideltasuna saritzeko egutegi bat oparitu die. Egutegian agertzen diren irudiak elkarteak berak iazko maiatzean antolatutako argazki lehiaketako argazki irabazleak dira.Sarituak Loli Vera Fernandez, Beatriz Madinabeitia Ortiz de Lazkano, Martina Navarra Osteriz, Migel Angel Aldaz Galarza, Carmen Velez Zufiaurre, Raul Calvo de la Fuente, Mª Luisa Irigoien Fernandez, Marisol Flores Maiza, Lourdes Nogueira Iglesias, Cesar Gorriz Moreno, Edurne Goikoetxea San Roman, Mikel Goikoetxea Zubelzu, Douglas Jurado Pluas, Arantxa Lasa Martinez, Ana Andonegi Aldasoro, Fernanda Marin Marin, Dativa Gallego Montero, Arantxa Arosena Insausti, Erkuden Ramos Gonzalez eta Jose Mª Ijurko Guillen.