Gobernuak denden ordutegia ikuskatuko du

Guaixe 2011ko urtarrilaren 19a

Altsasurekin batera herrialdeko beste bederatzi herrietako dendak ikuskatuko ditu Nafarroako Gobernuak. Ikuskaritza kanpaina horren helburua da dendek (bazarren sektoreak) igande eta jaiegunetako ordutegien inguruan estatuan eta gure erkidegoan dagoen araudia zenbateraino betetzen duten aztertzea.Indarrean dagoen legediaren arabera Nafarroan, orokorrean, igande eta jaiegunetan ezin da merkataritza jarduerarik egin, Nafarroako Gobernuak propio baimendutako zortzi egunetan bakarrik. Ordutegiari dagokionez, baimendutako jaiegunetan gehienez 12 orduan eduki daitezke dendak irekita (lanegunetan bezala). Legedia betetzen ez dutenak zigortzeko eskumena Nafarroako Gobernuarena da. Altsasuko Udala ikuskaritza eta kontrol lanetan elkarlanean aritzeko prest azaldu da. Debeku horrek, ordea, bi salbuespen ditu. Bata, ogia, egunkariak, erregaia eta beste saltzen dituzten establezimenduek zabal dezakete. Bestea, 300 metro koadro baino gutxiagoko salmenta eremua duten dendak ere zabaldu dezaketela. Ikuskatze prozeduraLehenbizi, ikusten dute establezimenduak zenbat denbora edukitzen dituzten irekita (hori informazio akta batean jasotzen dute), eta denden arduradunei indarrean dagoen legea zertan den azaltzen diete. Ondoren, ordutegi irregularra duten establezimenduei espediente berreslea irekitzen diete.