Burundak aurten ez du kinto bazkaririk hartuko

Guaixe 2011ko urtarrilaren 21a

Altsasuko bizi zuen egoera kezkagarriagatik ezker abertzaleko zinegotziek udalari proposatu egin zioten: Altsasuko 10 kintada gazteenei Burunda frontoia eskaintzea (tasarik gabe) otsailaren 5eko Santa Ageda bazkariak han egiteko. Aurreko asteko asteartean egin zuen proposamena eta hura ostegunean aztertu zen Kirol Batzordean. Udalean ordezkatuta dauden alderdietatik hiru kontra azaldu ziren eta beste bat abstenitu egin zen (aztertzeko denbora falta eta iritzi kontrajarriak). Ezker abertzalea proposamenaren alde egin zuen. Udaletik azaldu digutenez, "inor ez zen proposamenaren kontra itsu-itsuan agertu. Horregatik hurrengo batzordean gaia lantzen jarraituko dugu, heldu den urterako nola prestatu daitekeen aztertzeko". Udaletik azaldu digutenez, "halakoak erabakitzeko denbora behar da. Herri guztiari eskaintza zabaldu edo ez eta beste aztertzeko".  Ezker abertzaleko zinegotzien ustez "aukera interesgarria galdu da gazteek Santa Ageda herrian bertan ospatzeko". 10 kintadetako errege-erreginak jakinaren gainean zeudela azaldu zuten bileran, eta aukera egon zitekeela. Bestetik, festetan parte hartzearen aldeko proposamenak egiten jarraituko dutela azaldu dute.Aldeko argudioakEzker abertzaleak argudiatu du gazteenak direla diru gutxien dutenak eta horrela autobusean eta menuan aurreztu dezaketela. Altsasun bertan bazkaltzeak dakarren erosotasuna eta segurtasuna nabarmendu zuen. Bazkaltzera herrian gelditzeak poteoa luzatuko lukeela eta kintoek dirua biltzeko erraztasuna luketela. Ezker abertzalearen ustez aurtengoa eta gero hurrengo urteetan kinta gehiagori zabaltzeko aukera aztertu zitekeen.