Arfeko langileen senideek itxialdia hasi dute

Guaixe 2011ko urtarrilaren 25a

Atzodanik Arfeko langileen senideak itxialdia egiten ari dira Altsasuko udaletxean. 6:00etatik 22:00etara herriaren etxeko bilkura gelan egoten dira Arfeko langileak. Jakinarazi digutenez enpresa batzordeak itxialdia bukatzen duenean, haiek ere gauza bera eginen dute. Arfeko langileen familiak euren burua zerbait egitera behartuta ikusi dute, eta horrela sortu da protestaldia. "Egoera asko luzatzen ari da, Ramonek erantzun bat eman behar du". Azaldu digutenez, familien egoera asko okertzen ari da: "hipotekak, gasa, argindarra... bati eta besteari eskatuz aurre egiten diogu gastuei baina horrela ezin da segi".