Emakume bat jotzeagatik atxilotuta

Guaixe 2011ko urtarrilaren 26a

Pasa den asteko ostegunean foruzainek 28 urteko altsasuar bat atxilotu zuten. Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, gizonari familian tratu txarrak eman izanaren delitua leporatu diote. Ustez tratu txarrak eman ziren etxera joan ziren foruzainak eta emakumeak ubeldurak zituela ikusi zuten. Emakumea osasun etxera lagundu zuten poliziek eta han lesio partea egin zioten. Parte hori gizonaren kontrako salaketarekin batera aurkeztu zuen.  Gizona atxilotu egin zuten. Aholkuak- Erasoa gertatzear bada. Ahal izanez gero, berehala Poliziari deitu. Foruzaingoaren larrialdi zenbakia 112 da.- Erasoa gertatuz gero. Konfiantzazko norbaiti kontatu gertatutakoa, eta laguntza eskatu.- Zauriak edukiz gero. Gertuen dagoen osasun etxera joan, gertatutakoa azaldu eta medikuaren txostena eskatu. Txostena oso garrantzitsua da salaketa jartzeko orduan.- Zauriak izan gabe ere. Udaletako gizarte zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa eska dezakete biktimek.- Babesa behar izanez gero. Eskatu babes agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.-Informazio gehiago. Eguneko 24 ordutan eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.