Igandean banatuko dituzte Sabino Arana Sariak

Guaixe 2011ko urtarrilaren 28a

Ilbeltzaren 30ean, domekan, banatuko dituzte 2010eko Sabino Arana Sariak, Bilboko Arriaga antzokian. Sarituen artean dago Altsasuko zinemagile Helena Taberna. Sabino Arana Fundazioak altsasuarraren egitasmoen koherentzia eta estilo pertsonala azpimarratu zituen. Altsasuko zinemagilearekin batera, Sabino Arana Fundazioak Frank Gehry arkitektoa, Pedro Miguel Etxenike zientzialaria, Iberdrola energia-konpainia, Gureak Taldea eta Virginia Berasategi triatleta saritu ditu.