Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaiarre Antzokiko Fundazioak umorezko antzerkia eskainiko du bihar, Altsasuko Iortia kultur gunean, Georges Feydeau-ren ¿Quieres hacer el favor de no andar por casa todo el día desnuda, por favor? antzezlana. Gidoiak 100 urte baino gehiago baditu ere, gaia gaurkotasun handikoa da. Antzerkiak bizitza politikoa eta sozialaren parodia egiten du.Agintean dagoen alderdiko kongresuko diputatu batek ministro izateko esperantza sendoa dauka. Kazetari bat eta alderdi bereko politikoa leihotik begira ari da bere bizitzaren zertzeladak ezagutzeko asmoz. Izan ere, horrenbesteko esperantzarekin bukatu nahiko luke. Brigitte, diputatuaren emazteak, ez du senarraren asmoen berri eta udan kostaldera joateko bidaia prestatzen ari da. Semea alferkerian dabil bere logelan eta bitartean morroia laguntzen ari zaio etxeko andreari - gogo handiz lagundu ere-. Tentsioa handia da eta beren onetik atera daitezke edozein momentutan. Lander Iglesias, Jose Maria Asin, Pablo Salaberri, Pablo Sanchez eta Carol Veranok lan ederra eginen dute Ignacio Aranazen zuzendaritzapean.