Arfeko grebak eta itxialdiak segitzen dute

Guaixe 2011ko urtarrilaren 24a

Hilaren 10etik mugagabeko greba egiten ari dira Arfeko 157 langileak. Horretaz gain, aurreko asteazken eguerditik Arfeko enpresa batzordea lantegian itxialdia egiten ari da. Neurri horiekin zor zaizkien atzeratutako soldatak eta estrak kobratzea eskatu nahi dute langileek. Horretaz gain, enpresarendako bideragarritasun plana eskatzen dute. Enpresa batzordetik jakinarazi digutenez, bihar arratsaldean Arfeko kudeatzailearekin biltzekoak dira. Bitartean sindikatuak lanean ari dira. ELAk Arfeko bere afiliatuen izenean lan epaitegira jo du zor zaizkien diru kopuruak erreklamatzeko. UGTk bide hori egiteko asmoa azaldu du eta, momentuz, dokumentazioa biltzen ari da. Roberto Jimenez langileekinAurreko ostiralean Arfeko 14 langile Roberto Jimenezekin bildu ziren. Josefina Arregi zentroaren atean haien egoeraren berri eman zioten langileek buru sozialistari. Jimenezek bere "babesa eta elkartasuna" adierazi zien. Horretaz gain, klinikan emandako prentsaurrekoan Jimenezek Felipe Lezea izan zuen ondoan. Zentroa eta Arfe enpresa sortu zituen gizona "enpresari ona eta solidarioa" izan zela nabarmendu zuen Jimenezek, eta haren lana goraipatu zuen.