Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aho batez, Igartex-eko langileek lan-kontratuen bukaera eskatzea erabaki zuten. Eskaerak atzo sinatu zituzten eta gaur lan ordezkaritzan aurkeztu dituzte. Egun gutxitan guztia tramitatuko dutela ziurtatu diete eta langileek lehenbailehen kobratuko dute. Fogasak gutxieneko kalte-ordainak ordainduko dizkie, 12 hileko soldata. Horri Igartex-ek zor dizkien bost soldatak eta bost estrak gehituz. Langileek azaldu digutenez, "genituen aukera txar guztietan onena zen". Ramon Arzak azaroaren 15ean jakinarazi zien enpresa itxiko zuela eta bizpahiru komertzialekin geldituko zela. Ordutik ez dute informaziorik jaso eta kudeatzaileak ez die ezer esan. "Gu joan behar izan dugu harengana, baina ezer ez zigun esaten". Langileak kobratu gabe eta etorkizunean zer egin edo hura planifikatzeko modurik ez zuten. Behartuta"Hau izan da honekin bukatzeko izan dugun aukera bakarra. Gure borondatearen kontra hartutako erabakia izan da. Berak egin nahi ez duena egitera behartu gaitu besteoi". Langileek azaldu digutenez enpresan 35 -40 urte lan egin ondoren sekula ez zutela pentsatu halakorik egin beharko zutenik. "Gure bizitzako egunik txarrena izan da".Langileek diotenez Igartex-en kudeatzaileak bere zereginak baztertu egin ditu: "utzikeriaz jokatu du; ez ditu bere egitekoak bete. Zein enpresari klase egiten du hori?"Defentsa faltaIgartex-eko langileak kexu azaldu dira kudeatzailearen utzikeriaren kontra ezin delako ezer egin. "Erabateko babesgabetasuna da. Enpresariak bere bete beharrak ditu baina betetzen ez dituenez, administrazioek ez dute eskua sartzeko modurik". Langileak kexu dira, "horretarako eskubiderik ez dago!"Langileen iritziz, "gertatu dena penagarria eta lotsagarria da. Egiten ari dena ez du izenik. Arza egiten ari dena enpresari batek ez du egiten". Igartex-eko langileen susmoa da kudeatzaileak Arfe enpresa bide beretik eramanen duela.