Azkenean iritsi da Altsasuren garaipena

Guaixe 2011ko urtarrilaren 24a

Altsasu Burlades baino gehiago izan zen bereziki lehen zatian, eta atsedenaldira 1-3ko abantailarekin joan ziren Jose Antonio Claverren mutilak, Davilak penaltyz, Aiestaranek eta Vianak sartutako golei esker. Eta oraindik abantaila handiago lortzeko zorian egon ziren altsasuarrak, baina Burladeseko Beramendi atezainaren geldialdiek ekidin zuten hori. Burlades taldea saiatu zen, 2-3ra hurbilduz, baina markagailua ez zen gehiago mugitu. Sailkapen orokorrean San Jorge taldea da liderra, 42 punturekin. Altsasuk 13. postuan jarraitzen du, 12 punturekin. Larunbatean Altsasuk San Jorge liderra hartuko du Dantzalekun. Ea garaipen boladak jarraipena duen.