Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pekinen jokatu dira Pista Txirrindularitzako Munduko Kopak, eta Hodei Mazkiaran pistard altsasuarra bertan lehiatu da, Cespa-Euskadi taldearekin. Keirin proban gaizki hasi zen altsasuarra. Lehendabiziko errondan erorketa izan zuen, Malasiako txirrindulari batek eskulekuan kolpea jo eta gero lurrera joan baitzen Hodei, susto handia emanez. Zenbait urradura eta kolpez aparte zorionez ez zuen kalte gehiago izan altsasuarrak. Bigarren aukeran edo errepeskan estrategia ausarta erabili zuen Hodeik eta soilik errusiar batek aurreratu ahal izan zuen. Eta nahiz eta final erdietarako ez sailkatu - keirinean 13.a izan da - , sentsazioak oso onak izan ziren. Gogoratu behar dugu lastaileko Espainiako Txapelketetan erorketa baten ondorioz aurretik minberatuta zuen sorbaldan min handia hartu zuela altsasuarrak, baina badirudi bere errekuperazioa bide onetik doala. 200 metroko lasterketan ez zen espero bezala ibili, akaso bezperan keirin proban izan zuen erorketaren eta esfortzuaren ondorioz, eta kilometroko proban ere ez zuen aparteko erregistrorik egin, 20.a sailkatu zen, baina Euskadi taldea Hodei Mazkiaranen sentsazio onekin geratzen da.