Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Kima euskara taldeak bultzatuta sortu zen Testu bazka egitasmoa, baina geldi-geldi, literatur taldea handitzen eta autonomo bihurtzen joan da. Orain, urrats berria emanen du taldeak: hilean behin elkartu ordez, hamabost egunetik behin jarriko du hitzordua. Bi astez behin, asteazkenetan bilduko dira. Maiztasun berria literatur taldearen sendotasunaren adierazlea da. Egun, zortzi bat lagun biltzen dira taldean, literaturarekin gozatzeko prest. Izaskun Etxeberriak gidatuta, euskarazko testu labur bat irakurtzen dute eta, gidariaren laguntzarekin, guztien artean testuari mamia ateratzen diote. Taldea irekita dago nahi duen ororendako. Otsailaren 9an, asteazkenean, 19:00etan dute hurrengo hitzordua, Altsasuko Gure Etxean. Poesia narratiboa eta narrazio poetikoa landuko dute.