Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Saskibaloi klubeko taldeek -CBASK eta Clientes CAN Alsasua- asteburuan egindako lana hartuko dugu hizpide. Noain B taldeari 46-48 irabazi zion CBASK J taldeak, eta, aldiz, Fonseca B Liceo Monjardin liderrak 61-34 irabazi zion CBASK F taldeari. Sailkapen orokorrean Fonseca B Liceo Monjardin da liderra, 28+14 punturekin. CBASK J hirugarrena da, 23+3 punturekin, eta CBASK F seigarrena, 19-2 punturekin. Larunbatean CBASK Jk Fonseca B Liceo Monjardin liderra hartuko du Altsasun, 17:00etan. CBASK F taldeak, aldiz, igandean jokatuko du, 11:30ean, Berriozar taldearen kontra. Gizonezkoen junior mailako 2. maila autonomikoan CBASK Altsasuko taldeak, liderrak, 56-49 irabazi zion Cantolaguari. Sailkapenean lidergoari eusten dio Altsasuko taldeak, 23+5 punturekin. Asteburuan atseden jardunaldia dute. Gizonezkoen kadete mailan Clientes CAN Alsasua taldeak 77-58 hartu zuen menpean Fonseca Liceo Monjardin. Burlata taldea da lider, 24+12 punturekin, eta Clientes CAN Alsasua hirugarrena da, 21+1 punturekin. Asteburuan atseden jardunaldia dute. Emakumezkoen kadete mailako 2. mailako lehen multzoan Clientes CAN Alsasua J taldeak atseden jardunaldia zuen. Asteburuan bigarren fasea hasiko da, eta Altsasuko taldeak Ardoi C taldea hartuko du Zelandin, larunbatean, 11:30ean. Eta emakumezkoen kadete mailako 2. mailako laugarren multzoan ere atseden jardunaldia zegoen. Asteburuan hasiko den bigarren fasean, Clientes CAN Alsasua G taldeak Burlata C taldea hartuko dute Zelandin, larunbatean, 11:30ean. Bukatzeko, nesken haur mailako 2. mailan, Clientes CAN Alsasuak 65-20 irabazi zion Carmelitas Vedrunari. Eta Irurtzun eta Tafallaren arteko lehia atzeratu egin zen. Clientes CAN Alsasua da liderra, 22+11 punturekin, eta Irurtzun laugarrena da, 16-1 punturekin. Asteburuan Altsasuk atseden jardunaldia du eta Plaza de la Cruz taldearen kontra ariko da Irurtzun larunbatean, 10:50ean Iruñean. Aipatutakoez gain Altsasuko saskibaloi klubak taldeak ditu baita minibasket mailan, neskena eta mutilena.