Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean mustu zuten Altsasuko kultur gunean XX. mendeko Altsasuko oroitzapenak eta irudiak erakusketa. Iortiako erakusketa-gela Begoña Salazarrek atondutako Altsasuko historia hurbilaren liburuz eta Laura Lopez Zarragaren margolanez beteta ageri zen. Erakusketaren mustutze-ekitaldian bereziki hunkituta ageri zen 9 urterekin herria utzi zuen Laura Lopez Zarraga. Gaur egun Granadan bizi den margolariak Sorazabalen Maite abestiaren moldaketa eskaini zion bere jaioterriari. "Altsasu, nik ez zaitut ahazten eta ez zaitut inoiz ahaztuko" deiadar egin zuen. Begoña Salazarrek eta Laura Lopez Zarragak familiaren eta zenbait herritarren babesa eta berotasuna izan zuten. Bisitariek ez zuten aukera galdu joan zen mendeko Altsasuko argazkiak eta dokumentuak aztertu eta margolanak ikusteko.Erakusketa irekita egonen da hilaren amaierara arte.