Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
19:30etik aurrera, Foru Plazak, aurtengo kintoen azken zortzikoak hartuko ditu. Larunbatetik 46 kintoko taldea dantzan izan da plazan eta haiek ikustera jende mordoa bildu da. Bestalde, aurreko ostiralean, Santa Ageda bezperarekin batera, kintak izan ziren kalera atera eta eskean ibili zirenak. Hurrengo egunean, Altsasuko kintoen egun handian kintoak izan ziren bandejatxoa eskuan zutela haiendako diru apur bat eskatzen aritu zirenak. Ogi-opilak ere saldu zituzten. Diru bilketa asteburuan egin zutenez astelehenera arte itxaron zuten hura kontatzeko. 15.388,74 euro bildu zituzten. Nahikoa 46 kintoen bost egunetako ospakizunetako gastuak ordaintzeko.