Arfeko langileek 24 ordu eman dizkiote Arzari erabaki bat hartzeko

Guaixe 2011ko otsailaren 8a

ARFEko enpresa batzordea gaur Ramon Arza enpresariarekin bildu da. Bilera horretan, enpresako lanpostuen etorkizunaren inguruko erabaki bat exijitu diote Arzari. "Ezin da luzaroan egoera hau mantendu", beraz erabaki hori aste honetan bertan hartzea exijitu zaio. Enpresaria berriro ere esku hutsik joan den arren, biharko erabaki bat hartuko duela agindu du. Beraz, bihar, otsailak 10, 14:00etan, bildu eginen dira kudeatzailea eta enpresa batzordea.Enpresa batzordearen iritziz ARFE bideragarria da eta hori horrela izateko gerenteari enpresa uztea exijitu zaio. Horregatik, guztiagatik eta bileraren berri emateko Lan Departamentuarekin harremanetan jarri dira langileak. Lan Departamentuari bere esku dagoen guztia egiteko exijitu diote langileek, Arfeko 157 familiek bizi duten egoerari irtenbidea emateko helburuarekin.