Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berriki atera da argitara Altsasuko kultur agenda. Bertan, otsailetik maiatzera bitartean eginen diren kultura jardueren berri ematen da. Erakusketak, antzerkiak, musika, dantza, zinea, herritarrek antolatutako jarduerak... Kulturaz gozatzeko hamaika aukera izanen da Altsasun.Agendarekin batera, Altsasuko Iortia kultur guneak sarrerak saltzeko zerbitzu berria iragarri du. Aurrerantzean Altsasuko kultur guneko film edo ikuskizunez gozatu nahi duenak sarrerak etxetik erreserbatzeko aukera izanen du. Horretarako bi aukera berri izanen dira: 012 telefonoa eta www.entradas.com web orria. Haien bidez ikuskizuna, ordutegia eta eserlekua aukeratu eta sarrerak erreserbatu daitezke. Ondoren, Iortia kultur guneko leihatilan edo bertan jarri duten makinan hartu behar dira txartelak. Sarri Nafarroako Kutxako eta Rural Kutxako kutxazainetan ere sarrerak erosi edota erreserbatutakoak hartzeko aukera izanen da. Zerbitzu berriari esker Altsasuko bulegotik pasatzerik ez dutenek sarrerak lortzeko erraztasuna izanen dute. Dagoeneko batzuk zerbitzu berria erabiltzen hasi dira.Dena den, sarrerak erosteko ohiko bidearekin jarraitu nahi duenak, Iortia kultur guneko leihatilan aukera hori edukiko du, orain arte bezala.Sarrerak eskuratzeko moduaErreserbak www.entradas.com orrian eta 012 telefonoan, eta sarrerak Iortiako leihatilan, txartelen makinan eta sarri Nafarroako Kutxako eta Rural Kutxako kutxazainetan.AgendaEskuratu Altsasuko kultur agenda hemen.