Beti Kozkorrek menpean hartu zuen Altsasu

Guaixe 2011ko otsailaren 7a

Lekunberrin jokatutako partidan hasieratik dominatu zuen Beti Kozkorrek; 23. minuturako 5-0 aurreratu ziren lekunberriarrak eta altsasuarrek ezer gutxi egin zuten. Santa Agedako ospakizunek eragina izango zuten, akaso. Horrela joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Altsasu saiatu zen eta 5-2 hurbildu ziren Ibonek eta Yoelek sartutako golei esker, baina Beti Kozkorrek altsasuarren erasoak gelditu nahi izan zituen eta 78. minutuan sartutako seigarren golarekin partida sententziatuta utzi zuen.  Baztan da erregional mailako laugarren multzoko liderra, 48 punturekin. Altsasuk 13. postuan jarraitzen du, 15 punturekin. Larunbatean Altsasuk 9 punturekin azkenaurrekoa den Lezkairu hartuko du Dantzalekun. Ea garaipenaren xenda berreskuratzen duen.