CBASK-en asteburuko emaitzak

Guaixe 2011ko otsailaren 10a

Altsasuko Saskibaloi klubeko taldeek -CBASK eta Clientes CAN Alsasua- asteburuan  egindakoari errepasoa emango diogu. CBASK J taldeari 44-75 irabazi zion Fonseca B Liceo Monjardin liderrak, eta CBASK F taldeak Berriozarren kontra jokatu beharreko partida atzeratu egin zen. Sailkapen orokorrean Fonseca B Liceo Monjardin da liderra, 30+15 punturekin. CBASK J laugarrena da, 24-1 punturekin, eta CBASK F zortzigarrena, 19-2 punturekin. Larunbatean Berriozar taldeak CBASK J hartuko du Berriozarren, 17:15ean, eta Bar La Museria Sanduzelaik CBASK F hartuko du larunbatean, 16:15ean. Gizonezkoen junior mailako 2. maila autonomikoan CBASK Altsasuko taldeak, liderrak, ez zuen jokatu. Sailkapenean lidergoari eusten dio Altsasuko taldeak, 23+5 punturekin. Ostiralean, 17:00etan, Silotite Baztanek CBASK taldea hartuko du Elizondon, 17:00etan, eta larunbatean, 18:00etan, Altsasuko taldeak Arangurenen jokatuko du Arangurenen kontra. Gizonezkoen kadete mailan Clientes CAN Alsasua taldeak atseden jardunaldia izan zuen. Burlata taldea da lider, 26+13 punturekin, eta Clientes CAN Alsasua hirugarrena da, 21+1 punturekin. Larunbatean Altsasuko taldeak MB Solar Oncineda taldea hartuko du, 12:15ean.  Emakumezkoen kadete mailako 2. mailako bigarren faseko 1-12 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasua G taldeari 26-38 irabazi zion Burlata C taldeak. Sailkapenean Cantolagua Caseda da liderra, 2+1 punturekin, eta Altsasuko taldea 10.a da, 1-1 punturekin. Larunbatean bueltako partida jokatuko da eta Altsasuko taldeak Burlatan jokatuko du, Burlata C taldearen kontra, 12:15ean. Eta emakumezkoen kadete mailako 2. Mailako bigarren faseko 13-24 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasua J taldeak 51-43 irabazi zion Ardoi C taldeari. Sailkapenean Gazte Berriak A taldea da liderra, 2+1 punturekin, eta Altsasuko taldea laugarrena da, 2+1 punturekin. Larunbatean bueltako partida jokatuko da eta Ardoi C taldeak Altsasukoa hartuko du, 12:10ean. Bukatzeko, nesken haur mailako 2. mailan, Clientes CAN Alsasuak Sagrado Corazon taldearen kontra jokatu beharreko lehia ostiralean jokatuko da, 19:00etan Iruñean, eta gaur, ostegunean da jokatzekoa  Irurtzun eta Plaza de la Cruzen arteko lehia, 18:00etan Iruñean. Momentuz Clientes CAN Alsasua da liderra, 22+11 punturekin, eta Irurtzun laugarrena da, 18+1 punturekin. Larunbatean Altsasuko taldeak Plaza de la Cruz taldea hartuko du Altsasun, 10:50ean, eta Miravallesen kontra ariko da Irurtzun larunbatean, 12:00etan Iruñean. Aipatutakoez gain Altsasuko saskibaloi klubak ere taldeak ditu minibasket mailan, neskena eta mutilena.