Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sunsundeguirendako lan egiten zuten Montajes Zapardi eta Conhersa enpresak haien lan karga handiena galdu dute. Autobus enpresak beste hornitzaile batzuei eman die lana eta horrek bi enpresa horietara kaleratzeak ekarri ditu. Zaparditik azaldu digutenez, haien ekoizpenaren %80 Sunsundeguirako egiten zuen. Lan hori orain Gasteiz eta Iruñeko lantegietan egiten dituzte. Aldaketa horren ondorioz Zapardik 8 langile kaleratu behar izan du eta gainontzekoak enplegu erregulazioan daude. Conhersan egoera bera dago. Lana Etxarriko enpresa batek egiten du orain. 2 kaleratze egon dira eta espedientea aurkeztu du enpresak.