Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ilbeltzaren 18az geroztik Altsasuko osasun etxean indarrean da Nafarroako Lehen Arretako Hobekuntza Plana. Haren bidez osasun etxeko zerbitzuak berrantolatu dituzte pazienteen premiazko beharrei erantzuteko. Aldaketa guztien berri emanez esku-orria zabalduko da Burunda mendebaldeko hiru herrietan. Osasun etxean egin diren funtzionamendu aldaketak eraldaketa handia dakar ordu eskatzean, baina baita hainbat profesionalen zereginen aldaketa mantso eta jarraitua ere. Besteak beste, honako arloak jotzen dituzte altsasuarrek premiazko: beharrezkoa denean, egunean bertan medikuarekin hitzordua izatea; telefono bidezko arreta hobetzea; beharren araberako arreta egokia eskaintzea; osasun etxera alferrik joatea eragoztea eta, azkenik, auto-zainketa hezkuntza sustatzea.EskaeraPlan berriaren arabera, harrerako langileak gaixoei zein arreta mota behar duten galdetzen hasi dira. Horrela, behar duten arreta zein den aholkatuko diete. Gaixoek ez dute haien sintomen berri eman beharko, egoki jotzen dutena baizik. Informazio horrekin erantzuna emateko modu egokiena bideratuko dute harreran: telefonoz erantzun daitekeen, osasun etxe edo kontsultatik pasa gabe egin daitekeen, lehentasun klinikoaren arabera eskaera sailkatu (urgentzia, eguneko hitzordua edo ohiko hitzordua) edo erizainak edo gizarte langileak lagundu ahal dion. Telefonoa Osasun etxera hots egin eta lineak hartuta badaude, aholku mezuak entzunen ditu deitzaileak. Bestalde, hilabete batzuk barru bizpahiru egunen ondoren hitzordua nahi duten pertsonek mezua utzi ahalko dute eta harrerako langileek ondoren hitzorduaren berri emateko deituko diete. E-postaz ere hori egiteko aukera izanen da, citasalsasua@navarra.es helbidearen bidez. Telefonoak deiez gainezka ez egiteko 8:00etatik 9:30era ez hots egitea aholkatu dute osasun etxetik. 9:30etik aurrera hots egin daiteke tramiteak egiteko eta telefono bidezko kontsultak egiteko. Baita bi edo lau egun barrurako kontsultarako hitzordua eskatzeko. 8:00etatik aurrerako deiak eguneko kontsultarako edo etxeko arretako kasuetan eginen da soilik. Azkenik, larrialdietarako 112 telefonoa edo 948 564 965 telefonoak izanen dira. Telefono bidezko tramiteakAntolakuntza berriarekin honako tramite eta kontsultak telefonoz egin daitezke: medikazioari buruzko zalantzak kontsultatu, hasierako sintomak, haurren edo adinekoen zainketaz; mediku edo erizainarekin gaitzaren garapenaz hitz egin edo espezialistari egindako bisita; mediku ziurtagiri edo txostenak eskatu; ospitalean daudenendako bajak eskatu; errezetak berritu; bisatuak edo baimenak berritu edo bainu-etxe, gurpildun aulki eta abarrez informazioa eskatu daiteke. Osasun etxeko administrazioko langileek gaixoen esanak jasoko dituzte, eta behar izanez gero mediku, erizain edota gizarte langilearekin telefono bidezko hitzordua lotuko du.Hitzordu motaGaixoek osasun etxera hots egiten dutenean administratzaileari gutxieneko informazioa eman behar diote hark jakiteko larrialdi bat den, egunean bertan medikuarekin hitzordua eskatzeko den edo 2-4 egun artean itxaron dezakeen hitzordua ote den. Gaizki ulertuak ez egoteko "urgente" hitza ez erabiltzea eskatu dute. Ospitalean bezala, larrialdi posibleak erizainak baloratuko ditu, medikuaren kontsulta behar ez denean ez eteteko.Erizainei kontsultaPlanak osasun eredu prebentibo eta hezitzaileago bat bulkatu nahi du, horregatik erizainek protagonismo gehiago izanen dute. Kronikoen zaintzan eta auto zainketan adituak dira, baita dependentzia edo kronikoak diren gaixoen etxeko arretan ere. Bestalde, mediku bisitarik behar ez duten kontsultei erantzuna eman diezaiekete: sendaketak, zauriak, erredurak, pisua galtzea, lo galera, haur eta adinekoen elikadura eta zainketa... Auto-zainketa irakatsiko dute, berriro ez gaixotzeko edo alarma sintomak ezagutzeko modua izateko.Odol-ateratzeaAltsasun astelehen, asteazken eta ostiraletan eginen da. Olatzagutian, berriz, astelehen eta asteazkenetan. Eta, bukatzeko, Ziordian, astelehenetan, hamabostean behin.Hitzorduak Helduak eta pediatria 948 564 966. Olazti eta Ziordia, 8:00etatik 13:00etara, 948 467 160.LangileriaGaur egun Altsasuko osasun etxean 6 famili mediku, pediatra bat eta beste pediatra bat lanaldi erdian, 7 erizain, gizarte langile bat eta 5 administratzailek lan egiten dute.. Ordezkapenak egiten lan egiten dute batzuk, eta asteburuetan eta jaiegunetan beste 3 mediku eta 3 erizain. Bestalde, zuzendaririk gabe jarraitzen dute.