Gazteek munduko sukaldaritzak ezagutzeko aukera izanen dute

Guaixe 2011ko otsailaren 10a

Txina, Mexiko eta Italiako sukaldaritza ezagutzeko tailerrak antolatu ditu Altsasuko Udaleko gazteria sailak. Tailer horiek Intxostiapunta Gaztegunean izanen dira, han dagoen sukaldean. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerrak dira horiek. Etzi hasi eta hurrengo bi larunbatetan segituko dute. Hiru herrialdeetako sukaldaritzaren berri eman izan dutenek eta izena eman Intxostiapunta gaztegunetik edo Gaztetxokotik pasa beharko dute, 18:00etatik 20:00etara. Plaza mugatuak dira. Saio bakoitzerako izena eman daiteke. Tailer bakoitzeko euro bana ordaindu beharko da. Informazio gehiago 948 564 785 telefonoan edo gazteria@altsasu.net.