Arferen egoera salatzeko manifestazioa

Guaixe 2011ko otsailaren 11

Gaur, 19:00etan, Altsasuko Foru plazatik abituko daMezu garbia du gaurko mobilizazioak: Nafarroako Gobernuaren utzikeriari eta patronalaren lapurretari... kaña! Deitzaileek nabarmendu dutenez, "Bada garaia egoerari aurre egiteko, bakoitzari dagokion lekuan uzteko eta interpelazio zuzenekin hasteko". Aldi berean, nabarmendu dute ARFE-Igartex lan-gatazka ez dela langileen arazo bat, "herri osoaren gatazka soziala da eta herri bezala atera behar gara kalera, ozen oihukatuz, nahikoa da, eta ez gaudela gehiago onartzeko prest". Bi salaketaManifestazio horrekin langileen senide eta lagunek eta Abian plataformak bi salaketa egin nahi dituzte. Batetik, "enpresaren  kudeatzaileak langileei zor dien dirua bere horretan mantendu eta handitu egiten da. Gainera, ez du bideragarritasun planik aurkezten". Manifestazio deitzaileek salatu dutenez, "egoera jasangaitza da eta aurreko asteko Nafarroako Gobernuaren iragarpenaren ondoren langile askoren moralak behea jo du".  Abian plataformatik azaldu digutenez, foru administrazioak Arfe diruz ez laguntzeak edo babesteak altsasuarren artean "mina eta haserrea zabaldu dute".Abian plataformako kideen iritziz "argi gelditu da Nafarroako Gobernuari Sakanaren egoera bost axola diola". Plataformatik adierazi dutenez, ibarraren "desindustrializazio eta huste soziala bermatzeko pausoak ematearen aldeko apustu garbia egin du" foru gobernuak. Abian-eko kideek gaineratu dutenez, "Sakanaren gizarte eta politika borroka ibilbide historikoaren kontrako zigorra da, desgaste eta desindustrializazio maniobra jarrai eta erabakigarria".