Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udal Musika Eskolak eskaintza zabaldu du eta datorren ikasturtean lehen aldiz dantza eskainiko du. Hori bideragarri egiteko Altsasuko udalbatzak musika eskolaren estatutuak aldatu zituen azken bilkuran. Aldaketen ondorioz, aurrerantzean erakundeak Udal Musika eta Dantza Eskola izena hartuko du. Musika Eskolako zuzendari den Josu Estarronak azaldu digunez, "eskaintza berriak Etorkizuna dantza eskolako gurasoen eskaerari erantzuten dio". Egitasmoaren bideragarritasuna aztertu zuten eta "bai dantzari bai musikariendako eta, batez ere, herriarendako onuragarria" zela iritzita, proposamena udalera eraman zuten. Orain, Hezkuntza Departamentuan behar diren tramiteak egiten ari dira. Bestalde, Altsasuko Udalak plaza hutsa gehituko du plantilla organikoan.