Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Rivaseko Duatloia jokatu zen Madrilen, proba garrantzitsua, Espainiako Duatloi Txapelketarako proba sailkagarria baita. Elite mailan eta adin tarte ezberdinen mailan jokatu zen proba. Sprint distantziako proba zen: 5 km korrikan, 18,9 km bizikletan eta 2,5 km korrikan, eta 210 duatletek hartu zuten parte. Bada, Dantzaleku-Sakana taldeko Javier Borregak lan bikaina egin zuen, hirugarrena sailkatu baitzen 30 eta 34 urte arteko lasterketan. Luis Fernandez izan zen garailea lasterketa horretan (56:28), eta Javier Borrega 19 segundora sartu zen, hirugarrena (56:47). Mikel Berdud altsasuarra 44.a sailkatu zen (1:01:42). Esteban Berdud altsasuarra 40 eta 44 urte arteko lasterketan aritu zen eta 15.a sailkatu zen (59:47). Zorionak hiruei.