Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Saskibaloi klubeko taldeek -CBASK eta Clientes CAN Alsasua- asteburuan egindakoari errepasoa emango diogu. Gizonezkoen senior mailan Altsasuko bi taldeek galdu egin zuten. CBASK J taldeari 45-36 irabazi zion Berriozarrek, eta Bar La Museria Sanduzelaik 54-46 hartu zuen menpean CBASK F taldea. Sailkapen orokorrean Fonseca B Liceo Monjardin da liderra, 32+16 punturekin. CBASK J bosgarrena da, 25-2 punturekin, eta CBASK F zazpigarrena, 22-3 punturekin. Larunbatean CBASK J taldeak Bar La Museria Sanduzelai hartuko du Altsasun, 17:00etan, eta CBASK F taldeak Peña Azagresa hartuko du igandean, 11:30ean. Gizonezkoen junior mailako 2. maila autonomikoan CBASK Altsasuko taldeak, liderrak, 49-63 irabazi zion Arangureni. Sailkapenean lidergoari eusten dio Altsasuko taldeak, 27+7 punturekin. Larunbatean, 17:00etan, Altsasuko taldeak Zona Media Olite hartuko du Altsasun. Gizonezkoen kadete mailan Clientes CAN Alsasua taldeari 59-66 irabazi zion MB Solar Oncinedak. Burlata taldea da lider, 28+14 punturekin, eta Clientes CAN Alsasua laugarrena da, 22-1 punturekin. Larunbatean Altsasuko taldeak Zizurren jokatuko du, Ardoi A taldearen kontra, 11:15ean. Emakumezkoen kadete mailako 2. mailako bigarren faseko 1-12 postuen arteko lehiaketan, Burlata taldeak 62-39 irabazi zion Clientes CAN Alsasua G taldeari bueltako partidan. Sailkapenean Cantolagua Caseda da liderra, 4+2 punturekin, eta Altsasuko taldea 11.a da, 2-2 punturekin. Asteburuan ez dute partidarik jokatuko.Eta emakumezkoen kadete mailako 2. Mailako bigarren faseko 13-24 postuen arteko lehiaketan, Ardoi taldeak 54-22 irabazi zion Clientes CAN Alsasua J taldeari, bueltako partidan. Sailkapenean Gazte Berriak A taldea da liderra, 4+2 punturekin, eta Altsasuko taldea 7.a da, 3-1 punturekin. Bukatzeko, nesken haur mailako 2. mailan, Clientes CAN Alsasuak 50-15 hartu zuen menpean Plaza de la Cruz. Eta Miravallesek 53-37 irabazi zion Irurtzun taldeari. Liderra da Clientes CAN Alsasua 26+3 punturekin, eta Irurtzun laugarrena da, 21-1 punturekin. Larunbatean derbya jokatuko da, Irurtzungo taldeak Altsasukoa hartuko baitu 9:30ean. Aipatutakoez gain Altsasuko saskibaloi klubak ere taldeak ditu minibasket mailan, neskena eta mutilena.